Kupela Jatetxea, 1866. urtean eraiki zen antzinako Hondarribiako Arrantzale Kofradian kokatuta dago. Garai hartan arrantzaleek erabiltzen zituzten sareak bertan gorde eta tindatu egiten zuten.
Orduan, itsasoa, gure jatetxea orain dagoen eraikineraino iristen zen. Jatorrizko egitura arkitektonikoa mantentzen du eta hondartzako hondarrez eta XIV. Mendeko haritzez egindako habeak, jangelan bertan hauteman daitezkeenak, mantentzen ditu, kokatuta dagoen Portu auzoko eraikin berezi eta nabarmenetariko bat bihurtuz. Historia eta sinbologia handiko altxorra Hondarribiako erdi-erdian.